IMQ Doña Casilda hortz klinika
IMQ segurua izan edo ez. Dena zure osasuna zaintzeko.
Etortzeko motiboak IMQ Doña Casilda hortz klinika
- Odontologia integrala Gure klinikak era guztietako tratamenduak eskaintzen dizkizu zure hortzen osasuna zaintzeko.
- Punta-puntako teknologia Hornikutza teknologikoki aurreratua.
- Prestakuntza handiko profesionalak Kontu handiz aukeratutako profesionalak ditugu, merezi duzun konfiantza emateko.
Hortz-klinikako gure instalazioak
Zatoz gure klinikara. Doña Casilda parke ondoan, Bilbo erdigunean, dago kokatuta. Instalazio modernoenak ditugu, merezi duzun arreta emateko.
Gure hortzetako profesionalak
IMQk esperientzia zabala duten profesionalak aukeratzen ditu, zu irribarrea harro erakusteaz baino arduratu ez zaitezen.
Javier Palacios Fernández
Odontologoa
- Masterra Ahoko Osasun Publikoan.
- Unibertsitate Aditua Ahoko Errehabilitazioan: Dento, Muko eta ezarpenez eutsirikoak UPV/EHU.
- Unibertsitate Aditua Aho-inplantologian UPV/EHU.
- Unibertsitate Aditua Aho-hortzetako Kalteen Balorazioan UPV/EHU.
- Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea UPV/EHU.
Julio Álvarez
Aurpegi-masailetako kirurgia
Adrian Montiel Aciar
Odontologoa
Odontologiako Gradua UPV/EHUn
Higienista Easo Politeknikoan
Carla Behal Trueba
Odontologoa
- Periodontzian eta Inplanteetan trebatua
- Endodontzian trebatua
Jezabel Blanco Alonso
Odontologoa
- Graduondokoa Ortodontzian.
- Masterra Odontologia-zientzietan.
Maite Mugica
Odontologoa
Ana Roteta
Odontologoa
Marta Antoñana Arando
Odontologoa
- Espezializazio-ikastaroa Endodontzian.
- Oinarrizko BBB titulua.
Jaione Elguezabal Elorduy
Odontologoa
- Graduondoko ikastaroa: Disfuntzio kraneomandibularrari eta aho-aurpegiko minari buruzko prestakuntza.
- Kirurgia mukogingibalari eta plastika periodontalari buruzko ikastaroa.
- Prestakuntza jarraitua kirurgia periodentalean eta periinplantarioan.
Pilar Portela Tejedor
Odontologoa
- Masterra Periodontzian UPV/EHU.
- Periodontzian Diplomaduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
- Aho-kirurgian Diplomaduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
- Periodontzian diploma. Cienfuegosko Mediku Zientzien Fakultatea (Kuba).
- Etengabeko Prestakuntza Kirurgian eta Inplanteen gaineko Protesietan. Europako Ortodontzia Zentroa (CEOSA).
María Redondo Aretio
Odontologoa
- Graduondokoa: Aho-inplantologiako Unibertsitate-aditua.
- Diploma Periodontzia Aurreratuan.
- Diploma Odontologia Estetikoan.
Joseba Solar
Odontologoa
Sonia Ochoa
Odontologoa
Nerea Fernández
Odontologoa
June Suárez
Higienista
Elisabeth Calzado Godoy
Hortza higienista
Vanesa Revuelta
Higienista
Jessica Porto
Higienista
María Ruiz
Klinikako-laguntzaile
Sonia Merino
Klinikako-laguntzaile
Araceli Blanco Seoane
Klinikako-laguntzaile
Ainara Duandico-Echea Uriarte
Klinika laguntzailea / Hortza higienista / Hortz-protesigilea
Jaione Fernández Orgaz
Klinika laguntzailea
Vanesa Sánchez Salazar
Klinika laguntzailea / Hortza higienista
Sonia González
Klinikako-laguntzaile
Liliana Marcela Cardona Pérez
Hortza higienista
Clara Zalbidea Elorriaga
Hortza higienista
Natalia Vine Pinto
Hortza higienista
Amaia Artatxo Aurtenetxe
Harreragilea
Irene Lizaso
Harreragilea
Gure hortz-zerbitzuak
-
Ahoko kirurgia
Eskura ditugu aho-barrunbean mantendu ezin diren hortzak (konpondu ezin diren txantxardun hortzak, masailezur barruko hortzak, edo eusteko hezurrik ez dutenak, etab.) ateratzeko beharrezko teknika guztiak.
Gainera, aho-egiturekin zerikusia duten –zuzena zein zeharkakoa– buruko eta lepoko lesioen diagnosia ere egiten dugu, esaterako tumoreak eta kisteak daudenean.
-
Hortzetako estetika
Ohiko tratamenduetatik -ortodontzia bidez hortzen posizioa zuzentzea, hortzak zuritzea- konponbide aurreratuetara -konpositezko edo zeramikazko azalak, zeramikazko koroak, zirkonioa-, zure irribarrea hobetzeko konponbiderik egokiena daukagu, beti ere konponketen itxura okerragotzen duten metalak ahalik eta gutxien erabilita.
-
Odontologia kontserbatzailea
Txantxarra, hortzetako ehun gogorretako traumatismoak, higadurak, etab. Osatzen ditugu, hortzak ahalik eta egoera onenean eduki ditzazun. Hortz-mamientzako (nerbioa) tratamendurik egokiena prebentzioa da. Gure tratamenduekin hortz-mamien gaineko efektuak minimizatzen saiatzen gara, eta, mina eta balizko infekzioak ekidite aldera, soilik behar-beharrezkoa denean kenduko dugu endodontzia bidezko ebakuntza eginda.
-
Ortodontzia
Ortodontzia geldiarazletik -masailezurraren hazkuntzari eragiten zaio- tratamendu aurreratuetara, gure teknikek mota guztietako patologiak osatzen laguntzen dute: patologia oklusalak (hozkada), hortz okerrak zuzentzeko konponbide estetikoak, ortodontzia tratamenduak haur zein helduentzat, etab. Baita ere estetikazko tratamendu konbentzionalak edo metalezko brackets-ak baliatua egiten direnak, eta teknika ikusezinez egindako tratamenduak, esaterako mihi-ortodontzia edo invisaling-a.
-
Artikulazio tenporomandibularraren patalogia
Gaur egun bruxismoa, hortzak estutzeko ohitura kontrolaezina, masailezurreko giltzaduretako minaren eragile nagusienetakoa da.
Gure teknikak baliatuta, dagoeneko mina eta ezintasun funtzionala eragiten duten jazoerei aurre egiten ahaleginduko gara, baita prebenitzen ere. Teknikarik erabiliena ferulak dira, pazienteak, denbora tarte batean, aldean eraman beharrekoak.
-
Prebentzioa eta profilaxia
Murtxikatze-aparatuko kalteak minimizatzeko, patologiei fase goiztiarrean hartzen diegu aurre. Kontzeptu odontologiko honek ez du ia zauririk eragiten, eta hortz-egitura osasuntsu bat edukitzen laguntzen du. Patologia hauek prebenitzeko modurik onena da zure dentistak emandako jarraibideak praktikan jartzea, eta ahoa aldian-aldian aztertzea.
-
Inplanteen gaineko protesiak
Inplanteen gainean banan-banan berritu ditzakegu hortzak, baita zubiak egin edota hortzeria oso-osorik konpondu ere. Aukera egokia denean protesi finkoak jarriko ditugu, torlojuz lotuta edo zementatuta, eta dentistak baino ezingo ditu askatu behar-beharrezko denean. Zenbait kasutan, euste-maila eta segurtasun handia behar denean, berritze-teknika erauzgarriak ere erabil daitezke.
-
Sedazio kontzientea
Teknika honi esker edozein eratako beldur edo antsietate-sentsazio gutxitzen dugu pazientearengan, tratamendua erlaxaturik eta egoera kontzientea galdu gabe jaso ahal izan dezan. Odontologia-tratamendu bat jasateko zailtasunak dituzten pazienteentzat gomendatua. Guztiz segurua da, eta beti gure mediku anestesistaren kontrol teknikoaren pean egiten da. Tratamendua amaitu ondoren, pazientea berehala suspertzen da eta etxera joan daiteke.
-
Ahoko diagnosia
Aho barruko teknika nahiz aho kanpoko irudiak (panoramikoak) erabiltzen ditugu, eta horiei esker, diagnostiko zehatz bat egiteko irudi bikainak erdietsi ditzakegu, eta benetan saiatzen gara erradiazio-dosiak ahalik gehien murrizten.
-
Inplantologia
Hortz-piezak falta direnean, ohiko protesiak erabili beharrean hortz-inplanteak jartzeko teknikak ditugu. Gainazalean tratamendu berezi bat duten titaniozko lokailuak dira, eta behin hezurrean sartuta hortz-sustrai artifizialak bailiran jokatzen dute. Ondoren, haien gainean jarriko da protesirik egokiena.
-
Odontopediatria
Txantxarra aldi baterako piezekin osatzeak garapen egoki bat ahalbidetuko du. Elikadura egoki batek eta ahorako ohitura osasungarriak hartzeak arriskuak murriztuko ditu epe laburrera.
Gainera, gure asmoa da masailezurrak hazterakoan eduki ditzakeen alterazioen ahalik eta diagnosi goiztiarrena egitea. Adin hauetan zuzenketa soil batek zaharragotan burutu beharreko ortodontzia-tratamenduak ekiditen ditu.
-
Padi-haurren hortzak zaintzeko programa
Gure klinikan PADI ere eskaintzen dugu, haurren aho-hortzen osasuna bermatzeko, 7 urtetik 15 urtera bitarte, adin hori erabakigarria delako hortzeria on bat garatzeko.
-
Periodontzia
Gaixotasun periodontala (piorrea) ekiditeko hortzetako bakterio-plaka zehatz kontrolatzen dugu, eta, kendu ondoren, kasuan kasurako higiene-teknika eraginkorrenak irakasten ditugu. Pazienteak dagoeneko gaixotasuna hartuta balu, hedapena mozten ahaleginduko gara. Horretarako, ahalik eta zauri gutxien eragingo dituen teknikak erabiliko ditugu, baita sustraiak arraspatuko eta garbituko ere. Eta, behar izanez gero, kirurgia-teknika eta birsorkuntza periodontalerako teknika konplexuak ere baliatuko ditugu.
-
Protesiak
Hortz gabezia tratatzeko hainbat aukera daude, paziente bakoitzaren beharrizanen arabera: protesi erauzgarriak, egitura metalikoa dutenak eta ez dutenak, kakodunak eta kakogabeak; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab. Gure helburu nagusia hortz-egitura bere horretan osorik mantentzea da, ahal den neurrian behintzat. Horregatik, ohiko koroez gain (hortz-zorroak) baditugu beste aukera batzuk, onlay inkrustazioak erabilita. Inkrustazio hauek hortzetako ehunen antz-antzeko portaera duten materialez eginda daude.
-
Erradiologia eta diagnosirako probak
Gure instalazioak erradiologia-diagnosirako abanguardiako teknologiarekin hornituta daude. Horrela, pazienteak ahalik eta erradiazio gutxien jasota, kalitate oneneko irudiak eskuratu ditzakegu.
-
Larrialdi zerbitzua
Esku-hartze edo ebakuntza azkarra eta eraginkorra behar den kasuetan, ahalik eta bizkortasun handienarekin jokatzeko behar diren bitarteko guztiak ditugu eskura. Mina agertzean, hortzak galtzean, protesiak apurtzean, etab. Ahalik eta denborarik laburrenean jartzen dugu konponbidea.
IMQ hortz-asegurua behar duzu?
Prezio merkeagoak nahi badituzu, IMQ hortz-aseguruak konpentsatu egiten zaitu.
Kontaktua
Bete hurrengo inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara zure zalantza guztiak argitzeko.
Ordutegi jarraitua. Astehelenatik ostiralera 8:00etatik - 20:00etara.
94 609 13 66